NW Legazpi

EUS / ES
LEGAZPIKO NORDIC WALKING GUNEA

Lor ezazu zure doako ibilbideen mapa informazio-puntuan:
Bikuña kiroldegia / Polideportivo Bikuña
Bikuña, 36. 20230 Legazpi (Gipuzkoa)
Tel. 943 73 12 43
Legazpiko Udala / Ayuntamiento de Legazpi
Euskal Herria plaza, 1. 20230 Legazpi (Gipuzkoa)
Tel. 943 73 70 30. Email: legazpi@legazpi.eus
                                                                                            https://sites.google.com/a/nordicwalkinggunea.net/web/La-Red-de-Centros-NW/nw-bermeo/como-llegar-legazpi    http://www.legazpi.eus/es/conoce/turismo/donde-comer-donde-dormir    http://www.legazpi.eus/es/conoce/turismo/donde-comer-donde-dormir

BRINKOLA

    7,2 km     1:40 h     100 m     Oso erraza              Mapa  https://sites.google.com/a/nordicwalkinggunea.net/web/La-Red-de-Centros-NW/nw-legazpi/ruta-leg-verde    Deskargak https://sites.google.com/a/nordicwalkinggunea.net/web/Centros%20Nordic%20Walking%20LEG_VERDE.kml?attredirects=0&d=1  https://sites.google.com/a/nordicwalkinggunea.net/web/Centros%20Nordic%20Walking%20LEG_VERDE.gpx?attredirects=0&d=1 http://es.wikiloc.com/wikiloc/view.do?id=16607106


Joan-etorriko bide erraza da martxa nordikoa praktikatzeko, jardueran hasi nahi duten haietarako pentsatuta, batez ere. Legazpiko Bikuña Kiroldegitik hasiz, bideak Urola ibaiko haran ederrean eta Telleriarteko eta Mirandaolako auzoetan  barneratzen gaitu. Bidean, Mirandaola parkea bisita dezakegu eta paisaian sakabanatutako baselizak  kontemplatu. Legazpiko itzulia haranzkoan erabili dugun bide beretik egingo dugu.

BARRENDIOLA

    12,3 km     3:15 h     323 m     Zaila              Mapa  https://sites.google.com/a/nordicwalkinggunea.net/web/La-Red-de-Centros-NW/nw-legazpi/ruta-leg-roja    Deskargak https://sites.google.com/a/nordicwalkinggunea.net/web/Centros%20Nordic%20Walking%20LEG_ROJA.kml?attredirects=0&d=1  https://sites.google.com/a/nordicwalkinggunea.net/web/Centros%20Nordic%20Walking%20LEG_ROJA.gpx?attredirects=0&d=1 http://es.wikiloc.com/wikiloc/view.do?id=16607100


Eskaera handiagoko bide honek Barrendiolako urtegiko ingurura hurbiltzen gaitu, Arratola mendiko oinarrian kokatuta. Behin Brinkola auzoa atzean utzita, eskuinean dagoen errepide bat hartuko dugu, zeinak igoeran Barrendiolako urtegiraino eramango gaituen. Urtegiaren perimetroa dabilen pistatik ibiltzen joango gara eta, aldi berean, baso paisaiaz gozatzen, non pinudiak eta hariztiak aldizkatzen diren. Azkenik, presa gurutzatuko dugu abiapunturako bide beretik itzultzeko.

LAKIOLA

    17,1 km     4:45 h     795 m     Oso Zaila              Mapa  https://sites.google.com/a/nordicwalkinggunea.net/web/La-Red-de-Centros-NW/nw-legazpi/ruta-leg-negra    Deskargak https://sites.google.com/a/nordicwalkinggunea.net/web/Centros%20Nordic%20Walking%20LEG_NEGRA.kml?attredirects=0&d=1  https://sites.google.com/a/nordicwalkinggunea.net/web/Centros%20Nordic%20Walking%20LEG_NEGRA.gpx?attredirects=0&d=1 http://es.wikiloc.com/wikiloc/view.do?id=16607085


Bide zirkular zail honek udalerriko mendebaldean dagoen mendilerrorantz eramaten gaitu. Bikuña kiroldegitik Legazpiko erdigunerantz joango gara eta Juanastegi kalea hartuko dugu kalearen amaieran ezkerretara jotzeko. Eraikin bateko arku azpitik pasatu eta gero, eskuinean dagoen bidea hartuko dugu poliki-poliki altuera irabazten joateko eta Legazpiko udalerriko mugara hurbiltzeko. Ibilbidearen leku garaienetik mendi bat baino gehiago igoko gara, Jentiletxe edo Arranoaitz mendiak, esate baterako. Basoak ahalbidetzen duenean, gure eskuinean haraneko bista ederrak izango ditugu. Mendilerrotik jaisten joango gara gure abiapunturantz bueltatzeko.

Ibilbide guztiak seinalizatutak daude Bermeoko Nordic Walking Gunean eta CENTROS NORDIC WALKING GUNEAK markak ibilbideak homologatu ditu. NW BERMEO Euskadiko Nordic Walking Guneen Sarekoa da, zeina marka erregistratua den. Marka honek produktuen kalitatea mantentzen du. Bermeoko NW Guneak kalitatezko logistika eta azpiegiturak dauzka bere funtzionamendua egokia izateko.

Gune hau marka erregistratuen azpian aurkitzen da: