BERMEOKO NORDIC WALKING GUNEA Lor ezazu zure doako ibilbideen mapa informazio-puntuan: ![]() Lamera z/g 48370 Bermeo (Bizkaia) Tel. 946 17 91 54. Email: turismoa@bermeo.eus Web: https://www.bizibermeo.eus/mendia-ere-gure-indargune Udalaren Kirol Patronatua / Patronato Municipal de Deportes Arane auzoa, z/g 48370 Bermeo (Bizkaia) Tel. 946 417 91 80. Email: kiroldegia@bermeo.eus www.bermeo.eus DEMIKU![]() Ibilbide zirkular erraza da, martxa nordikoaren teknika ikasi nahi dutenentzat bide ezin hobea da. Ibilbidea Bermeoko portutik hasten da hego-ekialderantz joateko eta pixkanaka herritik urrunduko gara Demiku-ko auzorantz. Aldi berean, larre eta laborantza atlantikoko paisaia tipikoa ezagutuko dugu. ARANEBide zirkular honek 7 kilometroko luzera dauka eta Bermeoko portutik hasten da. Ercillako dorretxetik eta Santa Maria elizatik hurbil pasatuko gara. Anbulatorioa atzean utzita, bidea jarraituko dugu, futbol-zelaia eskuinaldean utziz. Laster hainbat baserri agertuko dira gure bidean, larreen eta laborantzen artean kokatuta. Irteerako puntura itzuli baino lehen, Landabasoko industrialdea zeharkatuko dugu. ALMIKA![]() Luzera eta desnibelaren aldetik, bide hau gogorra da. Ibilbideak Sollubeko mendilerrora hurbilduko gaitu, non baso-sailak ugari dauden. Bermeoko herritik irteten gara Ormaza kontserba-fabrikaren ondoan pasatuz eta Almika auzoranzko norabidea jarraituz. Arranotegi auzotik gertu igaroko dugu eta ia Garbola mendiaren gailurreraino igoko gara. Burgo mendira iritsi baino lehen, Arane auzorantz jaitsiko gara Bermeora berriro itzultzeko. ARRANOTEGI![]() Sasoian egotea komeni da ibilbide gogor hau egiteko. Hasieran bideak Bermeoko Erribera auzorantz gidatzen gaitu, gero Katillotxu, Arribieta eta Munarrinagusi mendiko hegal erditik igotzeko. Altzurrakoatxagana mendiako hegoaldea inguratuko dugu eta Garbola mendiratz jarraituko dugu. Burgo muinotik eta gero gailurreria batetik jaitsiko gara Bermeo herria aldera. Ibilbide guztiak seinalizatutak daude Bermeoko Nordic Walking Gunean eta CENTROS NORDIC WALKING markak ibilbideak homologatu ditu. NW BERMEO Euskadiko Nordic Walking Guneen Sarekoa da, zeina marka erregistratua den. Marka honek produktuen kalitatea mantentzen du. Bermeoko NW Guneak kalitatezko logistika eta azpiegiturak dauzka bere funtzionamendua egokia izateko. Gune hau marka erregistratuen azpian aurkitzen da: |